Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-04-09 Hautesle-zerrendaren jendaurreko erakusketa
Elecciones europeas / Europar hauteskundeak

Europar Legebiltzarrerako hauteskunde deia egin da 2014ko maiatzaren 25erako, hau dela eta, hautesle-zerrenda, 2014ko otsailaren 1ari dagokiona, ageri dago begiratzeko eta erreklamazioak egiteko.

Ikusgai izango da hautesle zerrenda apirilaren 14ra arte, hau barne, Leioako Udaletxeko Estatistika Sailean, goizeko 8:30etik 14:30era eta Pinuetako Bulegoan, Lapurdi kaleko 3 zenbakian, 8:30etik 14:30era, lanegunetan larunbatetan izan ezik.

Erreklamazioak egin ahal izateko, interesatuak berak etorri beharko du, NAN edo pasaportea, egoitza txartela edo/ta gida baimenarekin.

Informazioa telefonoz eta internet bidez

Honetaz gain, HEBak telefono-zenbaki bat (901 101 900) du hautesleek galderak egin ditzaten, eta Interneteko web orri bat hauteskunde-prozesuari buruzko informazioa begiratzeko –EINaren hasierako web orritik sar daiteke horra-.

Era berean kontsulta-zerbitzua dago interneten, hautesleek haien izen-emate, mahai eta hauteskunde lekuaren datuak egiazta ditzaten (HTTPS://sede.ine.gob.es/censo_electoral). Dena den, konfidentzialtasun arrazoiak direla eta, EINaren egoitza elektronikoak onarturiko ziurtagiri digitala duten pertsonak bakarrik sartu ahal izango dira.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa