Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-04-08 Uda honetan, har ezazu Saharako ume bat zure etxean
Sahara / Sahara

Saharar herria laguntzeko prest bazaude, eta uda honetan ume saharar bat zure etxean hartzeko asmoa baduzu deitu Leioako Sahararen aldeko FATH elkarteari (656735687) eta zehaztasun guztiak emango dizkizute.

"Oporrak bakean" izeneko proiektu hau Leioako Udalaren diru laguntzarekin egiten da, eta FATH Leioako Sahararen Aldeko Elkarteak antolatzen du.

Saharar ume hauek errefuxiatuen kanpamenduetan bizi dira, Argeliako basamortuko zatirik gogorrenean, udan 50 gradutako tenperaturak jasan ahal dituzte, janaria eskasa da eta bizitzeko egoera benetan larria da. Urteko sasoirik gogorrenean ume hauei laguntzeko prest bazaude, hartu itzazu ume bat udako hilabete bitan eta merezi duen uda igarotzea lagundu ezaiozu.

Proiektu honen helburuak hauek dira:
- Elikadura eskasaren arazoak konpontzea.
- Osasunaren kontrolak egitea.
- Bizimoduaren egoera latza lasaitzea.
- Aisialdirako ekintza berrietan parte hartzeko aukera ematea.
- Hizkuntza eta kultura berriak ezagutaraztea.

Proiektu hau interesgarria iruditzen bazaizu, eta parte hartu nahi baduzu, deitu telefono zenbaki honetara (656 735 687).

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa