Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-04-08 Kaleko ikuskizunak idazten ikasteko jardunaldia egingo dute Umore Azokaren aurrerapen gisa
Taller / Tailerra

Umore Azokaren aurrerapen gisa, hilabete honetan bertan, apirilaren 29an, arte eszenikoen profesional, ikasle zein disziplina ezberdinetako sortzaileei zuzendutako tailerra antolatu da. Formazioa nagusi den ekintza honek espazio publikoan plazaratzeko helburua duten ikuskizunen idazketari helduko dio eta Pierre Berthelot, Generik Vapeur konpainia frantziarraren zuzendaria izango du gidari.

“Kalean antzezteko idaztea” titulupean, alderdi teorikoa eta praktikoa jorratuko dituzte partehartzaileek, ikaslego eta hizlaria elkarrekin, Euskadin eta Estatuan kale arteek bizi duten unea islatu asmoz. Horrez gain, Frantzian eskuragarri dituzten errekurtso eta metodoen ikuspegi praktikoa ere landuko dute.

Europan, ikuskizunen testuinguruan, ez-ohiko idazkeraz normaltasunez hitzegin ohi da, idazkera horrek testu batean isla izan edo ez. Ikuskizun guztiek sortzailea dute atzean, autore bakarra edo taldea dela, eta dramaturgia horrek antzezteko behar duen beharrezko elementu guztiak izan behar ditu, testuan oinarritutako edozein lan bezala. Kasu askotan idazkera hori bapatekotasunaren gaineko ikerketa prozesuaren ondorioa da, beste batzuetan aldiz, ikuskizuna sortzen doan heinean osatzen da. Baina badago este aukera bat: pentsatzea, hausnartzea eta idaztea. Kasu honetan, kalean antzezteko idazten da.

Espazioa eta ikuslegoa aintzat hartu
Prozesu honetan, kontutan hartu beharreko bi ezaugarrik baldintzatzen dute egilea. Lehenik eta behin, espazioaren berezitasuna aintzat hartu behar du, baita plazaratuko duen testuingurua ere, hots, kalea, espazio publikoa, honek eskaintzen dizkigun abantail eta traba guztiekin. Horrez gain, ikuskizunaren lekuko izango den jendean pentsatu behar da. Izan ere, sarrerarik ordaindu ez duten ikusleak izan ohi dira, adin zein maila kultural eta artistiko ezberdina duen jendartea. Eta euretariko askok ikuskizuna borondatez eta konzienteki hurbildu badira ere, beste batzuek berarekin topo egin dute.

Hauek guztiak oinarrian, apirilaren 29an, goizeko 09:00etatik arratsaldeko 14:00etara bitartean, Kultur Leioan burutuko duten tailerra antolatu dute SGAE Fundazioa, Institut Français eta Umore Azokak, arte eszenikoen alorrean diharduten elkarteen laguntzarekin, hala nola, Besteak, Eskena eta Artekale. “Kalean antzezteko idaztea” tailerrean parte hartzeko izena ematean 10€ ordaindu behar dira eta www.umoreazoka.org webgunean gauzatu daiteke.


Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa