2014-04-04
Esperimentu harrigarriak eta ponpa tailerra, gaur "Barikuetan jai" programazioan
Gaur, ostirala, arratsaldeko 17:30ean Barandiaran institutoan, "Barikuetan jai" izeneko programaren hitzordu berri bat izango dugu, oraingoan esperimentu harrigarriak eta ponpa tailerra.
Euskara Zerbitzuak martxan jarritako programa honen helburua da haurrek eta familek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan, eta horretarako apiriletik ekainera hilean birritan jarduera bereziak egingo dira euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.