2014-04-02
Antzerki lana izango dugu ikusgai ostiralean Kultur Leioan
Ostiral honetan, apirilak 4 (Auditorium. 20:30), antzerki ikuskizuna izango dugu Kultur Leioan. Andaluziatik datorren La Zaranda (Teatro inestable de Andalucía la Baja) konpainiak El Régimen del pienso antzezlana eskeiniko du, 2012ko Antzerki Sari Nazionala jaso zuena.
Gizakiren inguruko hausnarketa metafisikoa, gizartean duen paperari begira, non gizakia eta txerriaren bideak elkarbanatu egiten diren ekonomiaren arabera, beti ere komedia kutsua ahaztu gabe eta ironiaz betea.
Nutrizio faktorera begira dago guztia epidemia azaltzeko. Batzuek diote arin loditzea dela, gehiegizko pentsua; beste batzuek esaten dute txarto banatzen dela pentsu hori. Albaitarien teoriak ez datoz bat, baina txerritokien hilkortasun tasa ez da jaisten… Ingurugiro simulazio bati hasiera ematen zaio kausak argitzeko. Txerrien industria kaltetzen hasita dago, langileak kaleratuta errendimendu indizeengatik. Lanpostuarengatiko borroka delaeta, ohiko ordutegi hutsala helburu bakarrik, minik gabeko heriotzaren esperantza bakarrarekin, txerri eta gizakien bizitzak gurutzatzen dira, nahasten. Gizakia
produkziorako mekanismoa izateko pentsatuta dago, ekonomia osasuntsu baten printzipioetara egokituta, eta errendimendua mantenu gastuen azpitik dagoenean, gizaki hori zama izaten hasten da, ez du merezi “konpontzeak” eta logikoa da ezabatzea. Morrontzatik doilortzera… Estatu horren barruan, zer zentzu dauka arteak? Beheratzea makineria horren barruan funtzio sinple bat betetzeko?