Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-04-02 Leioa bizitzeko udalerri atsegina eta garbia dela uste dute leioaztarrek Ikerketa 2013ko azken hiruhilabetean egin zen. Focus Group bi osatu ziren Leioako herritarrekin eta telefono bidezko 600 inkesta egin ziren
gente / gente

Leioaztarren gehiengoa (%95) bere herriarekin pozik agertzen da, eta azken urteetako bilkaera positiboa izan dela uste du, izan ere Leioa bizitzeko udalerri atsegina bezala deskribatzen dute, Ikerfelek egindako azken ikerketaren emaitzak adierazten duten bezala.

Zehazki, Ikerfel enpresa adituak egindako ikerketa Herritarren hautematearen bilakaera aztertzen du. Ikerketa hau egiteko metodologia mistoa erabili da, hau da, kualitatiboa eta kuantitatiboa, lan talde birekin eta telefonoz egindako 600 elkarrizketekin 18 urte baino gehiago dituzten leioaztarrei.

Datuen arabera, Leioan bizi diren 5 biztanletik 4 pozik edo oso pozik agertzen dira Leioan bizitzeagatik, 4ko puntuazioa emanez Leioari 5eko eskala batean. Soilik Leioan bizi direnen %5 ez da pozik agertzen udalerrian bizitzearekin.

Etorkizunari begira, bost urte barru, eta egungo krisi ekonomikoa izanda ere, leioaztarren %60ak Leioan bizitzea atseginagoa izango dela uste du, kontrakoa uste dutenak %10 osatzen dute,gainontzekoek gauzak berdin mantenduko direla uste dute.

Azken zazpi urteotan Leioak bizi izandako bilakaeraren inguruan, Leioako populazioaren %59ak herria hobetu egin dela uste du eta %5ak txarrera egin duela uste du, bestetik %36ak ez du aldaketarik somatzen. Beraz, Leioa inguruko udalerriak baino hobeto posizionatuta dagoela hautematen da, %85ak uste du Leioa inguruko udalerrien parean edo egoera hobean dagoela uste du.

Udalerri osoan zehar iritziak nahiko homogeneoak izan dira, eta hori datu esanguratsua da, zonaldearen arabera iritziak aldaketa handirik izan barik, hau da, erdialdean eta auzoetan iritziak antzekoak dira. Zentsu honetan bilakaera positiboaren hautemate oreka nagusi da.

Udal kudeaketari buruz, Leioako populazioaren %50ak positibotzat jotzen du. Bataz besteko notagatik galdetuta, leioaztarrek 3,4ko nota jartzen diote Udalari 5 puntuko eskala batean.

Honetaz gain, leioaztarrek azken urteotan hobetutako gauzak azpimarratzen dute, adibidez, parkeak eta lorategiak, herritarrenganako informazioa, gizarte zerbitzuak, hirigintza eta garbiketa lanak eta kultur zein kirol eskaintza. Bestalde, herritarrei gehien kezkatzen zaien gaien artean honakoak agertzen dira; kirol instalazioak, aparkalekuen gabezia, komunikazioak eta Leioako sarbideak. Baina orokorrena, leioaztarrek udalerri garbia, lasaia eta bizitzeko atsegina dela uste dute.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa