2014-03-31
Gizonezko eta emakumezkoen arteko berdintasuna sustatzeko ahobatezko akordioa
Leioako Udalaren azken Osoko Bilkuran aho batez onartu zen Emakumeen Nazioarteko egunaren deklarazioa non berdintasunaren aldeko egiten den.
Leioako Udalak gizon eta emakumeek euren eskubideak berdin erabiltzea nahi du, eta horretarako, gida-agiri bat dauka, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana. Bertan, eskubide horiek zeharkakotasunez garatzeko xedeak, ekintzak eta programak zehazten dira. Udalak, gainera, konpromisoa hartzen du edozein pertsona, erakunde edo entitaterekin koordinazioan lan egiteko, eta berretsi egiten du bere konpromisoa berdintasunaren aldeko eta genero indarkeriaren kontrako ekintzekin.
Hau horrela, Leioako Udalak berretsi egiten du ez dela posible gizarte parekideagoa eta justuagoa ez badugu lortzen emakumeek euren gaitasunak osorik garatu ahal izatea. Horrez gain, emakume eta gizonen arteko benetako berdintasuna erdiesteko behar beste ekintza sustatzen jarraituko du Udalak, ezinbesteko ezaugarria izan behar baitu gizarte demokratiko baten.
Erlazionatutako dokumentuak:
Deklarazioa (msword, 172 kb)
Partekatu:
Itzuli