Ikerfel-en azken ikerketak ezagutzera eman digunez, leioaztar gehienak, gehiengo nabarmena gainera, pozik daude udalerriarekin, eta garbia, lasaia eta bizitzeko atsegina dela uste dute. Datu horrek indarberritzen gaitu eta leioaztarren udalerriaz duten irudi ona berresten. Horrez gain, udal kudeaketa ere ondo baloratzen dute, zuzenean eragiten digun zerbait.
Adibidez, leioaztarrek ondoen baloratzen duten aspektuetariko bat lorezaintza zerbitzua da, udalerriko gune berde ugariak arretaz eta kontu handiz zaintzen baititu. Lan hori Estatuko lehiaketetan ere saritua izan da beste herri eta hiri batzuen gainetik. Eskaintza kulturalak ere harrera ona dauka herritarren artean, Kultur Leioako eskaintzaren kantitatea eta kalitatea, eta beraz, herritar guztiei gonbitea luzatzen diet, Kultur Leioara hurbil daitezen, egitarau kulturala ezagut eta goza dezaten. Seguru nago Kultur Leioak publiko eta gustu guztietara egokitutako jarduerak eskaintzen dituena.
Datuok ez dute bakarrik balio herritarrentzat atsegina den udalerri baten bizi garela gogoratzeko. Horretaz aparte, detaileak ematen dizkigute jakiteko udal kudeaketan zer hobetu behar dugun jakiteko, zertan egin behar dugun ahalegin handiagoa oraindik leioaztar guztiak asebetetzeko.
Zuok, leioaztarrok, aipatzen dituzuen hobekuntzak egiteko zuon ekarpenak eta laguntza behar ditugu, eskura dauzkazuen ohiko komunikabideen bidez.
Eskerrik asko laguntzearren, zure iritziari esker aurrera goaz.