Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-03-26 ‘Gure esku dago’ Leioan dago
Gure Esku Dago / Gure Esku Dago

Joan den asteburuko ekintzak ospatu eta gero,‘Gure esku dago’ Leioako kaleetara bueltatuko da hurrengo egunetan, zehazki gaurtik igandera arte. Helburua, igandean arratsaldeko 17:30ean Bilboko La Casillan ospatuko den ekitaldia iragartzea da.

Gaurtik larunbatera arte, Leioako kaleetatik zehar megafonia izango duen kotxea ikusi ahal izango dugu, ‘Gure esku dago’ mugimenduari buruzko informazioa ematen. Honetaz gain, Elexalde kalea, herri mugimendu honen pankartak jantzita egongo da igandera arte. Azkenik, larunbatean, goizeko 12:00etatik aurrera, informazio mahaia izango da Ikea Barri plazan, edo Sakoneta kiroldegian eguraldi txarra egonez gero. Bertan, mugimendu honi buruzko informazioa emango da eta herritarrek atxikitzeko aukera izango dute.

‘Gure esku dago’ Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamika da, 2013ko ekainaren 8an hasi zena. Euskaldunon erabakitzearen eskubidearen alde herri aktibazioa eta atxikimendua lortzea duena hasierako helburu. Ezaugarria: anitza eta parte-hartzailea izatea, tokian tokiko ekimenei aterkia eskainiz.

Informazio gehiago:

Gure Esku Dago

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa