Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-03-03 Telleria Vacante zonaldean etxebizitza tasatuak eraikiko dira
telleria / telleria

Laster hasiko dira eraikitzen Telleria Vacanteko etxebizitza tasatuak. Guztira 34 etxe izango dira, eta izena emateko Rorilka enpresako bulegoan egin beharko da (estartetxe 5- 2 pisua. 205 departamentua) gaurtik apirilaren 4ra arte. Informazio guztia www.artazaparkea.com web gunean.

Deialdi honetako Udal Etxebizitza Tasatuen esleipedun izateko gehienezko diru-sarrerak 1,3 indeizera haztatu beharko dira, Erregimen Orokorreko BOEekin alderatuta. Halaber, Leioako Udalak udalerriarekiko lotura irizpideak ezarri ditu, honako hauek:

Etxebizitza hauek lehenik eta behin leioaztarrentzat izango dira, hau da, azken sei urteotan gutxienez hiru urtez Leioan erroldatuta egon diren herritarrei. Aurreko kolektiboari etxebizitza guztiak esleitzen ez bazaizkio, gainerakoak Leioan lan egitearen irizpidepean eskainiko dira (hiru urtez azken sei urteotan). Eta azkenik, aurreko bi kolektiboei etxebizitza guztiak esleitzen ez bazaizkie, gainerakoak edozeini eskainiko zaizkio, Leioako errolda baldintzak edo Leioarekin lan-lotura baldintzak bete ez arren.

Eskabideak Rorilkako bulegoan aurkeztu beharko dira gaurtik apirilaren 4ra bitartean, Estartetxe kaleko 5.zenbakiko 2.pisuan 205 departamentuan, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 16:etatik 19:00etara, eta ostiraletan 10:etatik 14:00etara.

Promozioari buruzko informazio guztia www.artazaparkea.com web gunean dago ikusgai, 944.022.735 edo 638.083.668 telefonoetan, edota info@artazaparkea.com helbide elektronikoan galdetuz.

Informazio gehiago:

Informazioa

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa