2014-02-04
Eguerditik aurrera alerta laranja aktibatuko da haize bolada bortitzengatik
Eguerdiko 15.00etatik aurrera alerta laranja abisua aktibatuko da haize bolada bortitzengatik. Hau aurreikusita, Eusko Jaurlaritzaren SOS Deiak zerbitzuak eta Udalak hurrengoa gomendatzen dizue leioaztarroi:
1. Leihoetan dauden objektuak kendu edo segurtatu (lorontziak, esekitokiak…)
2. Pertsianak itxi eta jaitsi herritar bakoitzak bere etxebizitzan ezagutzen duen modu seguruenean utzita.
3. Kendu balkoi eta terrazetatik haizeak mugi edo bota ditzakeen objektuak.
4. Posible bada, gauez, seguruak izan daitezkeen lekuetan aparkatu autoak, jaus daitezkeen objektu edo edukiontziek kolpa ez ditzaten.
5. Azkenik, lekualdatzerik egiterakoan jausi daitezkeen objektuekin kontuz izatea gomendatzen da.