Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-01-27 Francesco Tonucci Leioara etorriko da aste honetan
Francesco Tonucci / Francesco Tonucci

Francesco Tonucci pedagogo eta marrazkilari italiar ospetsua Leioan izango da aste honetan hurbiletik ezagutzeko Herrigune egitasmoa, Leioan duela 13 urte abian dagoena. Halaber, Haurren Hirien Sarea aurkezteko antolatu diren zenbait ekitalditan parte hartuko du.

Tonuccik proposatzen du umeek aktiboki parte hartzea hirien kudeaketan. Bere liburuak, “La cittá dei Bambini”, Italia eta Hegoamerikako zenbait hirik oinarri hartu duten filosofia hori azaltzen du. Tonucciren oinarrizko ideiak oinarri harturik, Leioak dueal 13 urte hasi zuen Herrigune proiektua, hau da, Hezkuntza eta ikasketa prozesuak Leioako komunitate identitatearen eta Hiri-eraikuntzaren ardatz garrantzitsu bihurtu.

Leioako Udalak eta beste eragile batzuek (Leioa EHU-UPVren campusa, Innobasque, Solasgune, Bizkaiko Foru Aldundia Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Berriztatzeko atala) lanean ari dira Ikas-ingurune Komunitarioen Laborategiaren sorkuntzan, Leioako Herriguneren esperientziaz baliatuz. Laborategiak Francesco Tonucciren proposamena sustatu nahi du, hau da, Haurren Hirien Sarea antolatu, bultzatu eta koordinatzea, eta sare horren egoitza Leioa izendatu, Leioak duen ibilbidea dela-eta.

Bisita hau aprobetxatuta, Tonuccik zenbait aktibitate zuzenduko du egunotan. Alde batetik, asteazkenean, urtarrilak 29 (10:00etan), Leioako Umeen Kontseiluarekin batuko da, beren Ondiztorreko egoitzan, eurek beraiek azal diezaioten zer lan egiten ari diren Udalarekin batera. Topaketan, kazetariek aukera izango dute Francesco Tonucci elkarrizketatzeko (aurretiaz abisatu).

Urtarrilaren 30ean, osteguna (10:0etan), Bizkaiko Foru Aldundiak, Innobasquek, Eusko Jaurlaritzak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Solasgunek antolatuta, Bizkaia Aretoan, Ikas-ingurune Komunitarioen Laborategiaren eta Haurren Hirien Sarearen aurkezpen jardunaldia izango da. Bertan, Francesco Tonucci adituak hitz egingo du, esperientziak bateratzeko eta gure lurraldean sor daitezkeen eredu berriei laguntzeko.

Azkenik, urtarrilaren 31n eta otsailaren 1ean, Francesco Tonuccik prestakuntza ikastaroak emango ditu Ondiztorren, hezkuntza, politika eta gizarte arloko eragileei zuzenduak bereziki, gaian sakontzeko eta italiarraren filosofia eta lana hurbiletik ezagutzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa