Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-01-20 Udalari kalean aurkitzen dituzun gertakarien berri emateko mugikorretarako aplikazio berria du Leioak
app / app

Leioako Udalak herritarren eskura jarri du informazio tresna berria, oraingoan mugikorretan ezartzeko doako aplikazio batetaz ari gara. Honekin, Udaleko informazioa jasotzeaz gain, leioaztarrek kalean topatzen dituzten gertakarien berri eman ahal izango dute segundu gutxi batzutan.

Leioa izeneko aplikazio hau guztiz doakoa da eta eskuragai dago dagoeneko smartphone eta tablet-entzat, iOS eta Android sistema eragileentzat, berezko on-line dendetan.

Aplikazio honek erreztasunak ematen ditu, besteak beste, albisteak jasotzerakoan, udal albisteak guztiz eguneratuta edota zaharrenak bilatzeko aukera ematen ditu aplikazioak hitz baten bidez. Honetaz gain, udal aldizkari guztiak kontsultatu daitezke, eta baita Udaleko Youtube kanala ere.

Baina duda barik deigarriena Gerkatakarien atal berria da. Hau erabilita, herritarrek kalean aurkitzen dituzten gertakarien berri eman ahal izango die Udalari berehalakotasun osoz, segundu gutxi batzutan. Beraien datu pertsonalak zehaztuz (izena, abizena eta helbide elektronikoa), gertakari edo matxura horren azalpen labur bat gaineratuz, eta nahi izanez gero, argazkia gehituz. Honetaz gain, matxura edo gertakaria ze puntutan aurkitzen den zehaztu ahal dute erabiltzaileek, baina seguru ez badago, eta sakelako telefonoaren GPS aukera piztuta badauka, klik batekin aplikazioak, geolokalizazioa erabiliz, kooordenadak zehazten ditu.

Tresna honi esker, herritarra bera da Udalari informazioa helaraziko diona, eta horri esker matxuren konponketa arinagoa izatea ahalbidetuko dio Udalari, elkarlanean zerbitzu publikoak hobetuz.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa