Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-12-17 Leioako tabernek ordu bat beranduago itxi ahal izango dute Gabonetan
Leioa en Navidad / Leioa Gabonetan

Leioako tabernek itxiera ordutegia zabaldu ahal izango dute urtarrilaren 6ra arte, Gabonak direla-eta ordu bat beranduago itxi ahal izango dutelako.

Eusko Jaurlaritzaren 2012ko martxoaren 13ko dekretuaren bitartez, Udalei ematen zaie eskumena, Gabon garaian, ostalaritzako ordutegia zabaldu ahal izateko, eta Leioako Udalak itxiera ordutegia ordu bete gehiago zabaldu du.

Taberna, kafetegi, erretegi, txoko eta gainontzeko elkarte gastronomikoek, 2. taldearen barruan kokatuta daudenak, 02:00etara arte ireki ahal izanngo dute astelehenetik ostiralera, eta 03:00etara arte jaiegun, igande eta jai bezperatan. Bestalde, 3.taldekoak, hau da, pub edo diskotekak, 03:30era arte izango dira zabalik lanegunetan eta 04:30era ostirala, jaiegun eta jai bezperatan.

Honekin batera, Udaletik denon laguntza eskatzen da jai egun hauek ahalik eta hoberen igarotzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa