Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-12-16 Leioa Gabonetan murgiltzen da
olentzero / Olentzero

Gabonetako ekintza guztien artean, gure Olentzero daukagu azpimarragarri. Urte guztietan bezala, abenduaren 24an, arratsaldez, Leioara hurbilduko da, auzo gela desberdinetan geldialditxoa eginez. Elexalde errotatik irtengo da 17:00etan, Kultur Leioa – Bulebarrera heldu arte, 18:30 inguru. Abenduaren 9tik aurrera ere, herriko txiki eta ez han txikiek Olentzerori zuzendutako gutuna ekarri ahal izango dute kultur Leioara.

Abenduaren 23an, arratsaldeko 18:00etan, gaztaina erreak jan ahal izango ditugu Bulebarrean, Leioako Merkatari Elkartearen laguntzarekin. Urtarrilaren 2tik 5era, Umeentzako Gabonetako Parkea izango da Kandelazubieta kiroldegian. Bertan, 2 eta 5 urteko umeentzako ludoteka egongo da, umeentzako tailerrak, Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileen erakustaldia eta ekintza anitz. Urtarrilaren 2tik 4ra, txikitxoenek Ipuin kontalaria izango dute Kultur Leioako erakusketa gelan.

Errege Magoak ere pasako dira Leioatik. Urtarrilaren 5ean, arratsaldeko 18:30ean, eta Sakoneta kiroldegian izango ditugu, umeek beraiekin gozatzeko aukera izan dezaten.

Aterpe Leioa Gazteguneari dagokionez, ekintza ugari antolatuko ditu: globoflexia, oparientzako bilgarriak, sukaldaritza tailerrak, Just Dance txapelketa, larru tailerra, film laburrak, Fifa’14 txapelketa, perkusio tailerra, antzerkia, GZT askaria, mini ginkana. Urtarrilaren 7ra arte “Kontsumitu hil arte” erakusketa ikusi ahal zango da gainera, eta abenduaren 20an, GZB jostailu eta eskola materialaren bilketa solidarioa burutuko da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa