2013-10-22
Txakoli eta Garagardo jaia ospatuko da Mendibile Jauregian asteburuan
Mendibile Jauregiak, Bizkaiko Txakolinaren Jatorrizko deituraren Kontseilu Arautzailearen egoitzak, asteburu bikaina antolatu du urriaren 24tik 26ra bitartean, txakolina eta garagardoa uztartuko dituen lehen jaiarekin. Txakolibier-Festa honek, edari bi hauetaz gain, Alemania zein Euskadiko produktu gastronomikoak dastatzeko aukera emango digu.
Beraz, egun hauetan hainbat produktu dastatzeko eta ezagutzeko aukera izango dugu Txakolibier-Festa honetan. Besteak beste Alemaniako txerri-ukondoa, saltxitxak, hanburgesak, eta haragi pastela, besteak beste, Euskal Herriko produktuekin batera izango ditugu, txistorra, buskentza, piperrak..
Jauregiaren kanpoaldean azoka txiki bat ezarriko da produktu hauek erosi eta ezagutu nahi dutenentzat. Txakolina, bestalde, Mendibile Jauregian dastatu eta erosi ahal izango dugu.