Dagoeneko ikasturte berria hasi da, eta pilak ondo kargaturik eta martxan dauzkagun hainbat proiekturekin hasiko gara.
Iragarri genuenez, babespeko etxebizitza parkea martxan dago Leioan. Visesak Leioandiko babeseko etxebizitzen bigarren sustapena zozkatu berri du, eta Torresoloko eremuan, dagoeneko, badaude hiru babeseko etxebizitza sustapen, kudeaketa fase ezberdinetan. Hori dela-eta, ikasturteko lehenengo bi hilabete hauetan, Leioako ia 300 familiak etxebizitza babestu bat erosteko aukera izango dute. Edozelan ere, ez da ahaztu beharko alokatzearen aukera, Eusko Jaurlaritza Leioandin eraikitzen ari den sustapenak begiesten baitu alokairu sozialeko ehun etxebizitza.
Datorren ikasturtean, beste gauza batzuen artean, Leioako gazteekin eta gazteentzat egingo dugu lan. Gazteenak Leioan dauzkaten lonja eta lokalak, elkarrekin egoteko guneak bezala, identifikatu eta euren errolda egin ondoren, Udalak, aurten, lan egingo du beraietan segurtasuna hobetzeko, tresnak eskainiz eta gazteei beraiei alde tekniko eta administratiboei buruzko aholkuak emanez. Horrekin batera, lokal hauek auzotarrekin izan behar dituzten bizikidetza hobetzeko formula ezberdinak ere landuko dira.
Eta ohikoa denez, Kultur Leioak goi mailako jarduera kulturalaren errepertorio zabala eskaintzen jarraitzen du, gure udalerrian bertan goza dezakeguna. Zenbait antzerki lan, kontzertu eta erakusketa, Estatuko hiribururik nabarmenetatik dabiltzanak, eta leioaztarrok, gure Kultur Leioan ikusteko aukera paregabea izango dugu. Kultur Leioaren hasieratik egiten den kalitate handiko kulturaren aldeko apustua da. Berauk, gure auzotarren eta kanpotarren artean ere oso onarpen handia du. Horretaz gain, ezin dugu ahaztu Kultur Leioako karnetak kultur-jardueren zaleei abantaila ekonomiko handiak eskaintzen dizkiela. Jadanik, bagara 300 baino gehiago Kultur Leioako lagun, eta hazten, eta gure herriko bizitza kulturala sustatzen jarraitzea espero dugu.
Ikasturtea, beraz, erakargarri, aktibo eta aukeraz betea dator.