2013-09-17
Leioak ere Mugikortasun Astean parte hartzen du
Mugikortasun Astea dela eta, Leioako Udaleko Tokiko Agenda 21 eta Partaidetza Zinegotzigotik, zenbait jarduera antolatu dira bihartik irailaren 23ra bitartean. Protagonista, beti bezala, astelehenean izango den Kotxerik gabeko eguna izango da. Egun horretan Errotabide kalea trafikoari moztuta egongo da hainbat ekintza hartzeko, hauen artean, patinak, kart-ak, bizikleta biribila, ONCErekin ibilbidea eta isunak jartzea.
Honen helburua herritarrengana heltzea da, hau da, aldaketa txikienek ere (hala nola kotxea hartu beharrean bizikleta, garraio publikoa edota oinez joateko aukerak egitea) gure bizi-kalitatea hobetu dezaketela agerian jartzea.
Aurtengo lemarekin “Mugi zaitez aire garbiagoaren alde!" garraioak hiriko airean daukan eraginari buruz gogoeta egitera gonbidatu nahi dira hiritarrak. Halaber, hiritarrek aukeratzen duten garraio motaren arabera airearen kalitatea hobetzeko daukaten gaitasuna isladatzen du.
Aste honetan izango diren ekintza guztiak ikusi eta parte hartu!
Partekatu:
Itzuli