Zorionak!
Bilaketak
Igandea, 2024ko Abenduaren 22a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-06-10 Babes Ofizialeko Etxebizitzen promozio berria Torresolon
torresolo / torresolo

Torresoloko gunean Babes Ofizialeko 68 Etxebizitza gehiago jarriko dira martxan. Neinor enpresak eraikiko duen promozio berri honetan izena emateko epea gaur bertan ireki da eta uztailaren 19ra arte izango da zabalik.

Etxebizitza hauek lehenik eta behin leioaztarrentzat izango dira, hau da, azken sei urteotan gutxienez hiru urtez Leioan erroldatuta egon diren herritarrei. Aurreko kolektiboari etxebizitza guztiak esleitzen ez bazaizkio, gainerakoak Leioan lan egitearen irizpidepean eskainiko dira (hiru urtez azken sei urteotan). Eta azkenik, aurreko bi kolektiboei etxebizitza guztiak esleitzen ez bazaizkie, gainerakoak edozeini eskainiko zaizkio, Leioako errolda baldintzak edo Leioarekin lan-lotura baldintzak bete ez arren. Hala ere, aurreko bi kolektiboek bezala, Eusko Jaurlaritzak Etxebizitza Babestua erosteko bere araudian ezartzen dituen baldintzak bete beharrekoak dira, edozein kasutan.

Etxebizitzen zozketan izena emateko, Etxebiden inskribatuta egon arren, interesatuek dokumentazioa aurkeztu beharko dute Leioako Udalaren Erregistro Orokorrean (Elexalde 1), astelehenetik ostiralera, 9:00-13.30, arratsaldez Sakoneta kiroldegian (Sabino Arana kaleko 77.zenbakian) 15.00 – 21.00etara, edo larunbatetan Sakonetan, 11:00-14:00.

Promozioari, inskripziorako baldintzei eta aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzko informazio guztia horretarako beren-beregi sortu den www.vpoleioa.com kontsulta daiteke, 94.442.02.49 telefonoan.

Etxebizitzak notario aurreko zozketa publiko bitartez esleituko dira. Zozketaren data aurretiaz jakinaraziko da udal komunikabideetatik eta inskribatuei idatziz egingo zaie deialdia

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa