Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Uztailaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-06-07 Bihar Leioa Saskibaloiaren XX edizioa izango da
cartel / kartela

Bihar, ekainaren 8an, Leioa Saskibaloi Taldeak jada ohiko bihurtu den saskibaloiaren jaia antolatu du Kandelazubieta Kiroldegian eta Txomin Aresti Ikastetxeko instalazioetan. Hau XX.Leioa Saskibaloian izango da, jai giroan saskibaloiaz gozatzeko aukera izanik.

Goizez txikienen neurketak izango dira (10:00-14:00), eta arratsaldez infantilen txanda izango da. Aurten, gainera, Burgos eta Kantabriako hainbat talde etorriko dira (Autocid Burgos eta Cantbasket). Arratsaldean (15:30-19:30), nagusiek lehiatzeko aukera izango dute, edonor, bai jokalari federatuak zein guraso, senitarteko, lagun etabarrek, beti ere, txosnan bazkaldu eta gero.

Gauean gure ohiko Afari Herrikoia izango da Sakoneta Kiroldegian (21:00). Hainbat sorpresa egongo dira, animatu zaitezte!

Erlazionatutako dokumentuak:

Egitaraua (pdf, 1133 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa