2009-03-02
Asteazkenean irekitzen da izena emate epea Euskara Zerbitzuak antolatutako ekintzetarako
Ekintzak Leioan jaiotako umeentzat eta euskaldunak direnentzat zuzenduta daude
Asteazkenean irekiko da epea Euskara Zerbitzuak antolatutako ekintzetan izena emateko. Alde batetik, Txilinbueltaka programaren barruan, 7 eta 12 urte bitarteko ume leioaztarrentzat egonaldia antolatu da Arantzako aterpetxera. Bestetik, Gazterpe programan 12 eta 16 urte bitartekoentzat Bertizko aterpetxera irtenaldia antolatu du Euskara Zerbitzuak hainbat ekintzekin batera (rafting, piragua...).
Irteera biak apirilaren 14tik 17ra izango dira eta bertan parte hartzeko betebehar bakarra gazte hauek leioaztarrak eta euskaldunak izatea da.
Informazio gehiago erantsitako pdf-etan edota Euskara Zerbitzuan:
Jose Ramon Aketxe plaza 11 4. solairuan (Kultur Leioa)
Telefonoa: 94 607 25 76
e-posta: euskarazerbitzua@leioa.net
Partekatu:
Itzuli