Zorionak!
Bilaketak
Igandea, 2024ko Abenduaren 22a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-09-26 Asteburu honetan Txopera auzoak bere jaiak ospatuko ditu
Kuko, Truko y Bolenwaider / Kuko, Truko eta Bolenwaider

Uda amaitu baino ez da egin baina oraindik jaiak ospatzen ari dira Leioako txokoetan, asteburu honetan Txoperak ospakizun propioa egingo du udazkenari harrera alaitsua emateko.

Ostiral honetan, arratsaldeko 18.00etan, emango zaio hasiera ofiziala jaiei txupinazoarekin, eta segidan Zanpantzarren laguntzarekin kalejira emango da. Ordu bete beranduago dantza alardea ikusteko aukera izango dute jaian murgilduta daudenek, eta 20.00etan saiheski errea banatuko da guztiontzat. Jan eta gero, eta gaueko giroa animatuz “Jo eta Hanka” izango da musika jartzen.

Larunbata goiza umeentzat izango da, 11.00etatik aurrera jolasak izango dituztelako kalean, eta 12.30ean rally umoristikoa eta gynkana antolatuko da. Eguerdiko ordu batak inguruan, helduak ere parte hartzeko aukera izango dute igel-toka txapelketarekin. Bazkaldu eta gero kartetan adituak direnentzat mus txapelketa emango da, 16.30ean. Umeek, berriz, Kuko, Truko eta Bolenwaider pailazoekin barre algarak botatzeko aukera izango dute, eta honen ostean taloa zelan egiten den ikasi ahal izango dute gero beren produktuak dastatuz.

Arratsaldeko 20.30ean herri kirolen txanda izango da, jaietan ezinbesteko ekintzetariko bat. Larunbata gaua mozorro txapelketarekin girotuko da eta baita “Haitzama” taldearen musikarekin 23.00etatik aurrera, goizaldeko 3.00etan, berriz, bakoitza bere trebezia erakutsi beharko du karaokean.

Gaztetxoenak hasiko dute festa igandean gaztelu puzgarriekin 11.00etatik aurrera, eta 12.00etan kalejirari hasiera emango zaio, oraingoan Bilboko Gaiteroen laguntzarekin. Ostean Mikel Deunaren ohorezko meza izango da. Euskal ohiturak jarraituz, buruhandiak agertuko dira Txoperan 13.00etan,“Mairuek Bilboko Erraldoi Konpartsa” hain zuzen ere. Ordu erdi beranduago, hamaiketakoa jan eta gero “Leioako Musika Bandaren” kontzertua izango da.

Arratsalde partera, 16.30ean tortila txapelketarako prestatzen hasiko dira auzokoak. Amaitu eta gero euskal kirolen txanda –18.00etan- eta Nafarroaldeko joten saioa izango da –20.00etan-. Egunari behar bezalako amaiera emateko herri txokolatada nagusia antolatuko da 21.00etan, ordu bete beranduago jaie agur ofiziala emateko.

Nahiz eta jaiak amaituta izan, astelehenean oraindik egitaraua jarraitzen du, goizeko 12.00etan izango den Mikel Deunaren ohorezko mezarekin, aurreskua eta lore eskaintza eta guztiz.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa