2013-04-04
Mindfulness tailerra bertan behera geratu da
Datozen apirilaren 11 eta 19rako programatuta zeuden Mindfulness teknikei buruzko hitzaldia eta tailerra bertan behera gelditu dira.
Aipatutako jarduera horien programazioaren ostean datozen asteetan abian jartzeko beste proiektu batzuk baloratu dira, hasiera batean programatuta ez zeudenak. Balorazio horren ondorioz Leioako Udalak lehentasuna azken proiektu hauei ematea pentsatu du, Mindfulnessi buruzko hitzaldia eta tailerra bertan behera utziz.