Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Uztailaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-03-25 Babes Aginduak jaitsi ziren iaz
detencion / atxiloketa

Genero indarkeriaren biktima direnen zaintza errekurtso pertsonal gehien eta denbora gehien behar dituen zerbitzua izaten jarraitzen du Leioako Udaltzaingoarentzat. Honen harira, datu onak jaso genituen iaz, izan ere Epaitegietatik bidalitako Babes Aginduak %24 jaitsi ziren, guztira 19 emakume eta 3 gizonen zaintza suposatzen duena.

Joan den 2012.urtean biktima berrien 22 Babes Agindu Judizialak hartu ziren Leioan, indarrean ziren gainontzeko 78rekin batera 100 Babes Agindu izan ziren 2012an, baina hauetatik 31 urtea amaitu baino arinago bukatu ziren. Joan den urtean herriko 6 biktima eguneroko zaintza jasotzen jarraitzen dute udaltzainen partetik.

Beste alde batetik, segurtasun alorraean eginbide penalak direla eta, Leioan segurtasuna gero eta handiagoa dela adierazten dute datuek, 2012an 527 eginbide tramitatu ziren, hauetatik 446 herriko gertakizunengatik, eta 81 beste herri bateko gertaerengatik. Honek 2011rekiko salaketa jaitsiera erakusten du (419), baina 2010ean baino gutxiago izaten jarraitzen dute (516).

Esanguratsuak diren datuen artean, lapurretengatik 244 salaketa jarri izan dira, 117 ebasketa eta 127 ondasunetan kalteak eragita lapurreta saikera. Delitu hauen artean ohikoenak telefono mugikorrenak (44), diruaren lapurretak (39), eta automobilerako osagarriak (24) izan ziren.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa