Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-04-01 Gurasoentzako on-line formazioa Matrikularen kostea 60,50 eurokoa da
huarreskla / hjaurreskola

Leioako Udaleko Hezkuntza Arloak 0-2 eta 2-6 urteko umeen gurasoentzako ON LINE formazio-ikastaro bana antolatu du. ETXADI Familia-psikologiako Gabineteak zuzentzen du formazio hau. Helburua adin horretako umeen hazkuntzan eta heziketan familiei laguntza ematea da. Matrikulazio epea apirilaren 4ra arte izango da zabalik.

Ikastaroek bi saio presentzial dituzte, lehena apirilaren 8an y bestea ekainaren 10ean, berdin ikastaro bietarako; gainontzeko orduak ordenagailuaren bidez egiten dira.

Adin tarte bakoitzari egokitutako arlo ezberdinak landuko dira: Familia eta bizitzaren antolakuntza, zeinetan ikusiko baitira ordezko zaintza, aitaren inplikazioa, Hezkuntza Zentroarekiko harremanak eta ikasketa arrakastaren sustapena, familia gatazka eta bikotearen estresa, besteak beste; garapen kognitibo-linguistikoa, sozio-emozionala eta motorra ere landuko dira; garapenerako estimulazioak, eta bertan arauak eta mugak, jolasa eta ikaskuntzarako estimulazio materialak, estimulazio linguistikoa...; eta azkenik, hazkuntza gakoetarako tokia zabalduko da, zeinetan elikadura eta lo ohiturak, haginkadak edota hezkuntza zentroan nola moldatu behar den bezalako gaiak ikusiko baitira.

Erlazionatutako dokumentuak:

Eskaera orria (pdf, 73 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa