Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Uztailaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-02-14 Folkincats folk taldea izango da ostiral honetan Kultur Leioan
flokin / folkin

Folkincats Kataluniako taldea izango da Musika Gertu zikloari hasiera emango diona Kultur Leioan. Musika ziklo hau Amorebieta-Etxano, Basaurin eta Leioan antolatu izan da.

Ziklo hau "BluesJazz zirkuituaren" lekukoa hartzen du hiru udalerri hauetan baina era zabalago batean, hau da, korronte eta soinu desberdinak batzen dituzten proposamenekin. Eszenatokiak Leioako Kultur Leioa, Basauriko Social Antzokia eta Amorebieta-Etxanoko Zelaieta zentroa izango dira. Proposamen artistiko hauek udalerri hauetara heltzea da helburua baina lagunarteko giro batean.

Leioan Folkincats folk taldea izango da lehena, ostiralean (22:00. Ambigú). Bartzelonan sortutako taldeak sonoritatea, estiloa eta errepertorioa ezin hobeto uztartzen ditu, lau tresna akustikoren bitartez (saxoa, bibolina, gitarra eta kontrabaxua). Lan aberats, delikatua eta musikalki anitza. Honen inguruko informazioa bidaltzen dizuegu, ahalik eta gehien zabal dezazuen.

Bere izpiritua sormen eta interpretazio espazio propioa sortzea da, eta musika tradizional eta herrikoitik abiatuz, historian zehar, errepertorio honekin batera bizi izan diren musika estiloen edozein baliabide barneratu.

Emaitza da sonoritatea, estiloa eta errepertorioa ezin hobeto uztartzea. Lau tresna akustikoren sonoritatea; jazz manouchetik sortzen den estiloa, beste elementu asko barne hartzen dituena, moldaketa klasikoetatik inprobisatutako pasarteetara; eta abesti zein dantza popular eta tradizionalen erritmoa, tonalitatea eta melodia libre moldatzean oinarritutako errepertorioa.

Lan aberats eta delikatua, musika esparru ezezagunetan sakontzeko ilusioa transmititzen duena

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa