Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Uztailaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-08-31 Leioa-Unbe errepidearen behin-behineko desbideratzea
Parque Científico Leioa / Parque Científico Leioa

Zientzia Parkean egin beharreko urbanizazio lanak direla eta, Leioa- Unbe errepidea desbideratuta egongo da urte amaierara arte. Baina behin-behineko errepide bat irekiko da aipatutako parkean, bertan dagoen barruko bidea erabilita. Parke hori UPV/EHUri lotuta dago, hala iparreko bidetik nola Eraikin Nagusiaren bitartez.

Aipatutako denboran bi sarrera baino ezingo dira erabili unibertsitatera sartzeko: gaur egungo sarrera nagusia, Medikuntza eta Odontologia Fakultatearen albokoa, eta mendebaldeko sarrera, Irakasleen Unibertsitate Eskolaren eta Arte Ederren Fakultatearen artekoa.

Bestalde, irailaren 3tik aurrera oinezkoentzako ibilbide bat egingo da atletismo-pistatik biribilguneko oinezkoentzako zubira heltzeko, kotxe asko aparkatuko baitira Kiroldegiaren inguruan.

Erlazionatutako dokumentuak:

Planoa (pdf, 391 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa