Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Uztailaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-08-22 Uda igarotzera etorritako saharar umeak agurtzeko ekitaldia Bihar izango da Euskal Etxeen plazan arratsaldeko 18.00etan
payasos / pailazoak

Leioako Udala eta FATH elkartearen arteko elkarlanari esker, eta Leioako sei familiei esker, Saharako sei neska-mutil izan dira gure udalerrian uda honetan. Opor egun hauek pasata ume hauek agurtzeko ekitaldia antolatu da biharko Euskal Etxeen Plazan 18.00etatik aurrera, pailazoekin eta guztiz.

Mufida, Yusef, Sidahmed, Mohamed, Ahmed eta Masbguha–k hilabete bi izan dira Leioako sei familien artean, egun hauetan zehar umeen artean ohikoak diren udako ekintzak egin dituzte (igerilekuak, hondartzak...) baina eurentzat esanahi berezia izan dute egun hauek, urtean zehar duten bizimodua kontutan izanda oporraldi hau izugarrizko opari izan da eurentzat.

Baina aisialdi eta ekintza dibertigarriak egiteaz gain, ume hauek hainbat mediku espezializatuekin izan dira euren osasuna baloratzeko, eta euren elikadura ere hobetu dute, barazkiak, fruta eta esnekiekin batez ere, basamortuan lortu ezin ditzaketen produktuak, hain zuzen ere.

Honetaz gain,ume hauek ez dira esku hutsik joango, Udalak eskolarako materiala oparituko die euren etxeetan ere ikasten jarraitzeko.

Beraz, pailazoen saioa ardatz bezala izango duen jaialdi berezi honekin gazte hauen agurra ospatu nahi du Udalak modu berezi batean, baina honetaz gain egun hauetan zehar hartu duten familiei eskerrak emateko momentua izango da, euren solidaritatea eskertzeko

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa