Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Uztailaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-08-13 Irailean bueltan izango da Iñaki Saez futbol kanpusa
campus / kanpusa

Irailean bueltan izango da Iñaki Saez futbol kanpusa. Leioako Kirol Elkarteak antolatzen duen kanpus honi buruzko informazio guztia elkarteko web gunean dago www.sdleioa.com edota 675.533.528 telefonoan.

Esan bezala, kanpusa 4 eta 12 urte bitarteko gazteentzat dago zuzenduta. Bertan jokalari gazteek euren jokoa hobetzen dute eta futbolaren inguruko hainbat hariketa egiten dituzte, beti ere euskara ardatz izanik.

Parte hartzaileak hiru taldeetan banatuta egongo dira: lehena irailaren 3tik 5era, bigarrena irailaren 3tik 6ra arte, eta azkena irailaren 3tik 7ra. Ordutegia goizekoa izango da, astelehenetik ostiralera 9.00etatik 14.00etara.

Kanpus honen helburu nagusiak honakoak dira:

- Jokalari bakoitzaren adina eta baldintzetara egokitzea.
- Jokalariaren gaitasun taktikoak eta teknikoak hobetzea.
- Jokuaren interpretazioa hobetzea.
- Futbolarekin zerikusia duten ekintza ludikoak: tenis txapelketa, trebetasun lehiaketak, penaltien saioak...
- Euskararen erabilera ekintza guztietan.

Honetaz gain, esan beharra dago, gurasoek autobus zerbitzua hartu ditzaketela umeen garraioaz arduratzeko egunero. Zerbitzu hau zonalde desberdinetatik abiatuko da; Uribe Kosta, Txorierri, Ezkerraldea edota Bilbo.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa