Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Uztailaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-07-30 Udalak “Unax bihotzez” kanpainarekin bat egiten du
Unax Cañibano. / Unax Cañibano.

Leioako Udalak aho batez erabaki du udalbatzan, Unax Cabiñanoren aldeko solidaritate mugimenduarekin bat egiteko mozioa. Zortzi urteko ume leioztarrari ebakuntza larria egingo diote Estatu Batuetan, bere bihotzeko gaixotasuna sendatu ahal izateko.

Familiak lor dezakeen edozer gauza behar du emaitza ona izan dadin. 200.000 euro behar dituzte, eta horiek lortu ahal izateko, udalaren laguntza osoa izango dute antolatzen ari diren lehen mailako ongintzako kontzertu eta ekintzetarako. Proposamen hori onartutako mozioaren testuan adierazten da: "Leioako Udal Osoko Bilkurak, Cañibano sendiak “Unax bihotzez” kanpaina dela eta egindako laguntza eskaerararen aurrean, kanpainako ekimenak burutu ahal izateko, bere eskumen esparru barruan, laguntzeko borondatea agertzen du."

Informazio gehiago:

Unax bihotzez

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa