Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Uztailaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-06-25 Piraguan eta paintball ekintzetan izena emateko epea zabalik da Aterpen
piragua / piragua

Aterpe Leioa Gazteguneak irteera desberdin bi antolatu ditu datorren hilerako 14 eta 35 urte bitartekoei zuzendutakoak. Paintball saioa eta piragua irteera dira ekintza bi hauek, eta hauetan izena emateko epea datorren uztailaren 1era arte izango da zabalik.

Paintball saioa Zornotzan izango da uztailaren 27an, 17.00etatik 21.00etara arte, eta piraguekin Nerbioitik ibiltzeko irteera uztailaren 20an izango da, ordutegi berean.

Kultur Leioako lagun diren leioaztarren 10 euro ordaindu beharko dute ikastaro bakoitzarengatik, eta Kultur Leioako lagun ez direnek 15 euro. Dena dela, irteera bietan parte hartuz gero %50eko deskontua egiten da.

Erlazionatutako dokumentuak:

Piragua (image/pjpeg, 55 kb)

Paintball (image/pjpeg, 60 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa