Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Uztailaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-04-23 Osakidetzako zerbitzu automatizatu berria
osakidetza / osakidetza

Osakidetzak Telefono Bidezko Atentzio Sistema Automatiko berria jarri du martxan herritarrei zerbitzu gehiago eskaintzeko. Sistema horren bidez Lehen Mailako Atentziorako hitzordua edozein ordutan eskatu ahal da (24 orduetan urteko 365 egunetan).

Sistema honen bidez lortuko da bitarteko telematiko hauetara ohituta dauden herritarrek modu errazagoan eskatu ahal izatea hitzordua eta, era berean, administrari profesionalek denbora gehiago izatea atentzio pertsonalizatua eskatzen duten kasuak atenditzeko.

Erabiltzen den lehenbiziko aldian sistemak identifikatu egingo du erabiltzailea hurrengoetarako. Sistemak erabiltzailearen telefono zenbakia gordeko du, beraz garrantzitsua da lehenbiziko aldian deia ohiko telefonotik egitea. Sistemak euskaraz eta gazteleraz atenditzen du: bien artean aukeratzeko eskatzen du eta egindako aukera du hurrengo deietarako gordeko du. Erabiltzailearen NAN edo OTI eskatuko dio erabiltzaileari, komenigarria da deitzerakoan agiri horietatik bat eskura izatea.

HITZORDUA ESKATU NAHI BADUZU:
Hitzordua eskatzeko, aurrez aurreko hitzordua (kontsultara joan) edo Telefono bidezko hitzordua aukeratu ahal izango da. Hitzordua familia medikuarekin izango da, pediatrarekin, erizainarekin edo emaginarekin

Sistemak aukerak hauek eskainiko ditu:
·Etxerako abisua edo larrialdia.
·Osasun aholkua: zerbitzu berria da, telefono bidez osasunari buruzko kontuen gaineko kontsulta egin ahal izango da. Osasunaren lan-talde batek zalantzak argituko ditu eta, beharrezkoa bada, zein osasun zentrotara jo behar dugun esango digu.
·Beste zerbitzu batzuk: hau aukeratuz gero sistemak zure Osasun Zentroarekin jarriko zaitu harremanetan (tramiteak, txosten edo ziurtagiriak, ospitale-txostena duten bajak eta Bezeroak Atenditzeko Eremuko profesionalek erraztuko dizkizuten hainbat kudeaketa burutzeko) edo atentzio pertsonalizatua eskatzen duten beste kontu batzuetarako.

70 urtetik gorako herritarrek edo sistema honekin arazoak dituztenek zuzenean hitz egin ahal izango dute osasun zentroko langile batekin. Horretarako komenigarria da erabiltzailea eta telefono zenbakia identifikatzeko lehenbiziko deia egiten denean beste pertsona batek laguntzea, beharrezkoa ikusten baduzue.

Telefono zenbakiak ondokoak dira:
944 20 30 20
902 20 30 20

Gogorarazi nahi dizugu hitzordua Internet bidez ere eska dezakezula ondoko WEB helbidean: www.osakidetza.euskadi.net

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa