Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Uztailaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-04-12 Martxan hasiko da laster Aterpe Leioa Gazteguneko egitarau berria
aterpe / aterpe

Aste Santua pasa eta gero Aterpe Leioa Gazteguneak bere egitarau berria jarriko du martxan, apirilekoa hain zuzen ere. Zehazki 14 eta 35 urteko gazteei zuzendutako ekintza hauek bihar bertan hasiko dira eta maiatzera arte iraungo dute.

Programatutako ekintzen artean gustu desberdinetarako aukerak aurkitu ditzakegu, besteak beste, Scalextric, Gynkana txikia, Gazte collage, mahai futbol txapelketa eta sukaldaritza tailer irekia izango dira hurrengo egunetan.

Animatu zaitez eta parte hartu!

SCALEXTRIC
Datak: apirilak 13-15
Ordutegia: Gaztelekuko ordutegian
Kokapena: Elkarte gelan.
Prezioa: Dohainik.

GINKANA TXIKIA– TREBETASUN FROGAK
Datak: Apirilak 20, maiatzak 18
Ordutegia: 19:00-21:00
Prezioa: Dohainik.

GAZTE COLLAGE Apain dezagun Gaztelekua!!
Data: Apirilak 21
Ordutegia: 18:00-21:00
Prezioa: Dohainik.

MAHAI FUTBOL TXAPELKETA
Datak: Apirilak 22, 29
Ordutegia: 18:00-20:00
Izen emateak: Apirilak 1-15
Prezioa: Dohainik.

SUKALDARITZA- TAILER IREKIA
Datak: apirilak 28, maiatzak 26, ekainak 30.
Ordutegia: 19:00-21:00
Prezioa: Dohainik


Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa