Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Uztailaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-03-12 Gazterpe Abentura berria prest dago
lekeitio / lekeitio

Euskara zerbitzuak Gazterpe Abenturaren irteera berria antolatu du datorren apirilaren 10etik 13ra bitartean. Lekeitiora izango den txango honetan parte hartu nahi duten gazteek bihartik hilaren 20ra arte izango dute izena emateko aukera.

Gazterpe Abentura 1996tik 1999etara bitartean jaiotakoetzako ekintza da. Ekintza honen helburua aisialdian euskarazko gune bat izatea da, beraz egitarau honetan parte hartzen dutenek gaitasun nahikoa beharko dute egun horietako elkarbizitza euskaraz egiteko.

Oraingoan Lekeitiora egingo dute bidai Leioako gazteek. Asteburu honetan herritik ibilbidea egingo dute, itsasargia bisitatuko dute, lip-duba prestatu eta grabatuko dute, animazio ekintzak bideratzeaz gain.

Izena emateko epea bihartik martxoaren 20ra arte egin ahal izango da, 9.00etatik 14.00etara Kultur Leioan dagoen Euskara Zerbitzuan. Irteera honetarako ordaindu beharrekoa 74,94 euro dira.

Irteeraren gaineko informazio gehiago atxikitutako dokumentuetan edo Euskara Zerbitzuan (Jose Ramon Aketxe plaza 11 4. solairuan (Kultur Leioa) Telefonoa: 94 607 25 76. e-posta: euskarazerbitzua@leioa.net).

Erlazionatutako dokumentuak:

Informazioa (pdf, 117 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa