Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Uztailaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-12-28 Earle (Lamiako) Plan Berezia onartu da behin betiko
lamiako / lamiako

Leioako Osoko Bilkuran onartu zen behin betiko Lamiakoko 14 C (Earcanal) zonaldeko Plan Berezia. Plan honetan barne sartzen dira Langileria kalearen parean dagoen lurzorua, Metro geltokitik Gaztelubide biribilgunera arte, Getxoko mugan. Bertan 228 etxebizitza eraikitzea aurreikusten da, hauetatik %40 Babes Ofizialekoak (92) eta gainontzeko %60 salmenta librekoak (136). Etxe hauek lau eraikinetan banatuko dira, sei solairu bakoitzean, hau da, auzoan egun diren beste eraikin batzuk baino baxuagoak. Honetaz gain, etxebizitza hauek 456 aparkaleku izango dituzte garajeetan eta kalean, eta 230 zuhaitz landatuko dira inguruetan.

Hirigintza proiektu hau dela-eta, promotoreek lurzoruaren parte bat Udalari laga behar diote, zonalde guztiaren erdia gutxi gorabehera. Bertan Udalak haibat ekipamendu kultural eta hezkuntzarekin lotutakoak, zein aisialdirako guneak sortzeko asmoa du (ia 9.000 metro koadroko azalera).

Beraz, Udalak proiektuak baditu aurreikusita lurzoru honetarako, bertan Kulturgune berri bat eraikitzeko asmoa du (Kultur Leioa bezalako banakako eraikina Lamiako, Txopoeta, Pinueta eta Ibaiondo auzoak asetzeko), udal bulego deszentralizatua eta elkarteentzako lokalekin batera. Honekin, gaur egun trenbidearen beste aldean dagoen lokala ordezkatuko zen.

Gainera, Udalak beste lurzoru handi bat jasoko du Lamiakon, eta asmoa da Eusko Jaurlaritzaren eskuetan jartzea, berak, nahi izanez gero, hezkuntza zentro berri bat eraikitzeko mendiaren kontra dagoena ordezkatuz. Horrela, gaur egun ikastetxea den eraikina bulegoetan eraldatuko luke Udalak, zonaldeko jarduera ekonomikoa bultzatzeko. Bestalde, Jaurlaritzak ikastetxe berria eraikiko ez balu lurzoru hori kirola egiteko zonalde irekia bezala egokituko luke Udalak.

Juan Ajuriagerra plazaren ondoan auzo ekintzetarako ekipamendu berria eraikitzea ere aurreikusten du onartutako Plan honek. Amaitzeko Langileria kalea egokituko da, zabalera handiagoa emanez eta espaloiak gehituz kale osoan zehar, berde guneekin, eta aparkalekuak errepidearen alde bietan. Honetaz gain bidegorri berria izango du kaleak, horrela Txopoeta eta Sabino Arana kaleko bidegorriek lotura izango dute.

Eraldaketa hau bizi izango duten lurzoruek jarduera industriala hartzen zuten orain dela gutxira arte. Lantegi hauek bota eta gero, lurren deskontaminazioari ekingo diote, beharrezkoa Udaleko Plan Berezi hau martxan jartzeko.

Plan berezi honek Lamiako auzoan azken urteotan erakundeen aldetik martxan jarri izan diren ekintza erraldoietara batzen da, eta hurrengoko urteetako ekintzen oinarri izango da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa