Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Uztailaren 03a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-09-29 Hobekuntzak Pinosoloko padel pistetan eta skate pistan
skate / skate

Uda amaitu ostean, Pinosoloko igerileku irekiak itxi egin direla aprobetxatuz Udalak kirolgune honetan dauden padel pistak hobetuko ditu datorren urteko urtarrilean ireki ahal izateko. Bestalde, kanpoaldean dagoen skate pistak ere hainbat aldaketa izan ditu azken egunetan, erabiltzaileen beharrizanetara hobeto egokitzeko.

Pinosolo kirolguneko padel pistetan emango diren aldaketak urte osoan erabilgarriak izateko asmoarekin egingo dira, hau da, estali egingo dira eta argiztapena handituko da zonaldean. Modu honetan neguko egun euritsuetan ere erabilgarriak izango dira pistak. Honetaz gain, erosoago bihurtzeko, aldagelak eta komunak jarriko dira pisten alboan. Obra hauek datorren astean hasiko dira eta aurreikuspenen arabera 2012ko urtarrilean amaituta izango dira. Guzti hau aurrera ateratzeko 536.000 euroko partida bideratu du Udalak.

Honekin batera, Pinosoloko kirolgunearen kanpo aldean dagoen skate pistan ere berrikuntzak izango dira. Ekipamenduaren erabiltzaileen eskaerei erantzunez, Udalak pistaren azalera handitu du eta oztopo gehiago jarri ditu pistan. Hau posible izateko pistaren alboan ziren kanastak eta pin-pon mahaiak kendu dira. Aldaketa hauekin skate pistaren erabilgarritasuna handitzen da eta erabiltzaileen beharrizanetara egokitzen da.

Pistan jarri diren oztopo berriak honakoak dira:
- Plano inklinatua
- Pun-box-a
- Piramidea
- Zintarri anitzak
- Plano inklinatuen planterra
- Spine street-a
- Quarter-a
- Eta hiru zintarri

Obrak aurreratuta daude jada, biharko amaituta egotea espero da baina skate pista ez da irekiko datorren asteko azken aldera arte, pintura behar bezala lehortu arte. Hobekuntza obra hauen aurrekontua 113.610 eurokoa izan da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa