2008-12-19
Kultur Leioak irudi digitalen prozesuari buruzko tailerra antolatu du urtarrilerako
Eskuko ordenagailua jartzea eskatzen da
Kultur Leioak leioaztarrentzat irudi digitalen prozesuari buruzko tailerra jarriko du martxan urtarrilean. Ikastaroa urtarrilaren 9tik martxoaren 27ra arte izango da, ostiralero 17.00etatik 19.00etara. Parte hartzeko 49 euro ordaindu beharko da eta ikasle bakoitzak bere eskuko ordenagailua jarri beharko du.
Landuko diren programak honakoak izango dira:
PHOTOSCAPE: bistaratzea eta azken ukituak.
HOFFMAN: album digitalak
PHOTO2VIDEO: mugimendua duten irudiak
PICKTOMIO: argazkiak artxibatu eta bistaratu
GIMP: argazkien edizioa
Informazioa gehiago 94.607.25.78 telefonoan edota Kultur Leioako laugarren solairuan.