Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Uztailaren 03a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-06-10 Ekintzaileentzako ikastaro berria prestatu du Behargintza Leioak
behargintza / behargintza

Behargintza Leioak negozio berria Leioan irekitzeko asmoa duten pertsonentzat ikastaroa berezia prestatu du uztailaren 11tik 22ra arte. Honetan, enpresa proiektuak sortzeko eta abian jartzeko aholkularitza jorratuko da, helburu gisa negozioplana eraikitzea izanik.

Ikastaro honek, enpresari eta enpresa-kudeaketari buruzkoen hastapena jorratzen du. Guztira, 30 orduko taldeko prestakuntza da eta plazak mugatuak izango dira. Honen helburua da pertsona sustatzaileei beharrezko informazioa, metodologia eta laguntza profesionala ematea, enpresaideiak egokiro orientatzeko. Prestakuntzak, besteak beste, honako eduki hauek izango ditu:

- Negozio modulua: Negozioa, forma juridikoa, eratzeko legezko izapideak, baimenak,
lizentziak, finantzaketa eta laguntzak, bai eta lan-arriskuak
eta ingurumenekoak ere.

- Finantzaketa modulua: iturriak eta motak, eta kobrantzen eta ordainketen
kudeaketan ohikoak diren gainerako tresnak.

- Tributazio mudulua.

Informa zaitez Behargintza Leioan

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa