Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-04-05 Umore Azokak lakidetza hitzarmen desberdinak sinatu ditu
umore / umore

UMORE AZOKA – Leioako Kaleko Artisten Azoka sektore merkatua ere bada urtero, kaleko arte eszenikoak sustatzeari dedikatua. Sortzaile berrien eta eskarmentu handiko artisten zerbitzura jarritako sarbide plataforma da Umore Azoka difusio zirkuituetarako; arte eszenikoen profesionalentzako topagunea.

Umore Azokaren antolakuntzak harreman ugari izan ditu Leioan presentzia aktiboa izan nahi duten Autonomia Erkidego eta elkarte ezberdinekin, elkarlana sustatzeko asmoarekin.

Edizio honetan, hiru Erkidego Autonomo (Aragoi, Illes Balears eta Extremadura) eta bi elkarte, Iparraldeko Euskal Kultur erakundea (EKE) eta Galizako Asociación de Nuevo Circo Pistacinco batu dira "kooperazio kulturala eta autonomien arteko truke artistikoa areagotzea bezalako balioak sustatzeko helburu komunera", eta horren emaitza da "programa propioa", Umore Azokaren marko orokorraren barruan.

Akordioek, beste ekintza batzuen artean, honako taldeen emanaldiak ekarriko dituzte:

ARAGOITIK:
CirteAni "Circo Ambulante" lanarekin, edonorentzako zirko, antzerki eta animazio ikuskizuna.
Los Titiriteros de Binéfar (2009ko Ume eta Gazteentzako Antzerki Sari Nazionala) "Babios, pasacalles en Babia" lanarekin.
Proyecto D_Ruses-ek, dantza pieza berria estreinatzen du, "Citeaux", Jordi Vilaseca eta Mickael Marsók -Erresuma Batuko Decalege konpainia ospetsukoa- sortua eta interpretatua.

ILLES BALEARSETIK:
Mariantónia Oliver konpainia, bi ikuskizunekin: "nOu", familiarentzako dantza ikuskizuna, eta "Boutique", ezhoikoa den espazioan jazoko den emanaldia.

EXTREMADURATIK:
Guirigai Teatro konpainia, "Camino del paraíso" lanarekin.
Al Suroeste Teatro & Tuto Tul, "Naturaleza rota" antzerki eta clown uztarketa den ikuskizunarekin.

EUSKAL KULTUR ERAKUNDEAREN LAGUNTZAREKIN Kilikolo Zirko berriak "Bi" lana agertuko du.

ASOCIACIÓN DE NUEVO CIRCO PISTACINCOREN LAGUNTZAREKIN, Galizan lantzen dabiltzan zirko berriaren laginak:
Lusco e Fusco konpainia, "Encuentros" lanarekin.
Ringo Rango konpainia, "Ringo rango" lanarekin.
Pyg Circus konpainia, "Goces" lanarekin.
Malabaranda konpainia, "Residúo" lanarekin.

Horrez gain, lanerako batzorde iraunkorrak sortu dira ekintzak, prestazioak, kontraprestazioak eta hitzarmenetan dauden akordioak egikaritzeko moduak zehazteko, baita horiek eta euren edukia komunikatu eta promozionatzeko ekintza egokiak ere.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa