Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-04-04 Leioak eta itsasertzeko zazpi udalerrik, Bilboko Portuko Agintaritzarekin batera, Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioa sortu dute
fundacion / fundazioa

Leioa eta itsasertzeko zazpi udalerrik (Barakaldo, Bilbo, Erandio, Leioa, Portugalete, Santurtzi, Sestao eta Zierbena) Bilboko Portuko Agintaritzarekin parte hartuko dute Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioan.

Fundazioaren helburua da eremu soziokulturalari eta aisialdiari begira egindako interes orokorreko planak eta ekintzak sustatzea eta garatzea. Horien bidez, aukera egongo da hobeto ezagutzeko Bilboko portuak eta Bilboko itsasadarrak gaur egun eta historian zehar izan duen garrantzia itsasertzeko udalerrien garapen ekonomikoan eta sozialean eta horien integrazioan—laster Getxo ere fundazioan sartzea espero da—.

Hauek dira Fundazioaren helburuak: ikerketa-lerroak garatzea eta sustatzea; mintegiak, sektorekako topaketak eta trebakuntza ikastaroak antolatzea eta gauzatzea portuaren eta udalerrien bizitzan parte hartzen duten sektoreetan; portuko gaietan trebatzeko bekak eta laguntzak ematea; portuko zerbitzuei buruzko azterketa-proiektuak egitea; azoka, mintegi eta bestelako foroetan parte hartzea; arlo sozialean, kulturalean eta kirol-arloan egiten diren jarduerekin bat egitea eta halakoak babestea; sektoreko administrazioen, erakundeen eta/edo agenteen arteko lankidetza sustatzea; eta inguruan dauden irabazi asmorik gabeko gainerako erakundeekin lankidetzan aritzea.

Fundazioaren hasierako hornidura 100.000 eurokoa da. Kopuru horren % 49 Bilboko Portuko Agintaritzak emango du, eta, gainerakoa, Bilboko itsasadarraren inguruko udalerriek.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa