Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Maiatzaren 18a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-03-18 Herri merkataritzari lagunduz
Tiendas / Dendak

Leioako Udalak eta Herriko Merkatarien Elkarteak proiektu berri bat jarri dute martxan elkarlanean, oraingoan dendarien segurtasuna handituko duen botoiaren ezarpena aurkeztu dute.

Abisu sistema honen bidez Leioako merkatarien elkarteko kideek botoi bat izango dute dendan larrialdi kasuetan Udaltzaingoarekin harreman zuzena izateko. Botoi hau dendariaren esku izango da beti, leku zehatz eta ikustezin batean, eta dendaria bere burua arriskuan ikusten duenean joko du Udaltzaingoari abisua emateko. Ordutik minutu batzuetara aurkeztuko dira udaltzainek dendan bertan laguntza emateko.

Oraindik programa pilotua da hau, Aste Santu baino arinago herriko 10 dendatan ezarriko dena eta Leioako Udalak ordaindu duena bere osotasunean. Horretarako Udalak 7.000 euroko diru kopurua eman dio Leioako Merkatari Elkarteari zerbitzu hau martxan jartzeko. Beharrezko frogak egin ostean denda gehiagotan ezartzea da asmoa.

Proiektu honetan parte hartuko duten dendek praktika onen protokoloa sinatu beharko dute sistemaren erabilera egokia egingo dutela adieraziz. Segurtasun sistema da, kasu berezietarako bakarrik erabili daitekeena, beraz modu egokian erabiltzea beharrezkoa da.

Leioako Udalak eta Leioako Merkatarien Elkarteak elkarlanean aurrera ateratako lehenengo proiektua ez da hau, denbora luze damarate hainbat ekintza desberdinetan parte hartzen, beti ere dendarien eta leioaztarren onera begira. Orain dela gutxi dendarientzako SMS sistema berria ezarri zen, honekin Udaltzaingoak mezu edota abisu bereziak bidaltzen dizkie merkatariei, honetaz gain aipatu dezakegu, adibidez, Gabonetan martxan jarritako zaintza berezia merkatal zonaldeetan. Gainera, merkatarientzako gune ireki berezia prestatzen ari da Udala, Merkagune, honetarako 500.000 euro inguru jarri du Udalak.

Udaltzaingoa eta dendarien harremana estutzen dituzten ekintza berezi hauek Leioa herri segurua izaten laguntzen dute. Eustat-en azken datuen arabera Leioak, zonaldeko herriak baino %40ko inzidenzia tasa txikiagoa du eta Bizkaiak baino %36,5 gutxiago, hau da, delituen indizea 29,55koa da mila biztanleko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa