2008-12-03
Behargintza Leioak lan poltsa berriak eratzeko deialdia egin du
Datorren abenduaren 10ean, eguerdiko 14.00etan, amaitzen da dokumentazioa aurkezteko epea
Behargintza Leioak lan zentroak, lan poltsa berriak ireki ditu langabetuentzat. Hauen helburu nagusia epe baterako kontratazioa izango da, behin behineko edota noizbehinkako lan beharrizanak asetzeko batez ere.
Testu honetara atxikituta agetzen diren dokumentuetan lan poltsa hauei buruzko informazio osoa agertzen da. Horrela, lan poltsa hauetan izena eman nahi dutenek eskaera bete behar dute eta Behargintzako bulegoetan aurkeztu dokumentazioarekin batera. Esan beharra dago, derrigorrez aurkeztu beharreko dukumentuak konpultsatuta egon behar direla edota orijinalak aurkeztu behar direla bulegoetan bertan.
Partekatu:
Itzuli