2011-02-15
Familia giroan kontutan izan beharreko elikadura osasuntsua aztergai hitzaldi batean
Kaltegarriak ote dira hanburgesak?zein onuragarriak dira makarroiak giza organismoarentzat?zer maiztasunarekin jan behar dugu fruta?eta barazkiak?
Otsailean ikastetxe publikoetako Lehen Hezkuntzako gazteek ‘Gosari osasuntsuak, gosari hezitzaileak’ egitasmoan parte hartu dute. Udaleko Hezkuntza sailak bultzatutako ekintza honek gazteak elikadura osasuntsuan hezitzea du helburu, janarien piramidea azalduz eta hainbat azalpen eskainiz.
Ikasgeletan jorratzen den gai hau gurasoengana heltzeko helburuarekin hitzaldi berezi bat prestatu da hurrengo asterako. Hitzaldi hau irekia izango da Leioako guraso guztientzat eta elikadura osasuntsuaren nondik norakoak azalduko dira bertan. Bertan jorratuko diren gaien artean, besteak beste hauek izango dira: ze janari dira onuragarriak gure gazteentzat, zer maiztasunarekin hartu behar diren, zergatik, edota zergatik diren janari batzuk hain beharrezkoak gazte batentzako.
Hitzaldi hau beraz, datorren astean izango da, hilaren 24an, Kultur Leioako Auditoriumean arratsaldeko 19.00etan. Sarrera librea izango da nahi duten guztientzat baina hala eta guztiz ere presentzia konfirmatu beharra dago 94.607.25.76 telefonoan Auditoriumaren edukiera kontrolatzeko.