2008-11-27
Portugaleko fadoak protagonistak bihar, Kultur Leioan Mafalda Arnauthekin
Gaueko 21.00etan izango da Auditoriumean 12 euroren truke
Munduko Musiken denboraldiaren barruan kokatuta, bihar luxuzko kontzertua izango dugu Kultur Leioako Auditoriumean, Mafalda Arnauth portugaldarraren aktuazioa hain zuzen ere, bere herriko doinu klasikoekin, fadoekin etorriko zaiguna.
Kontzertua, beraz, bihar izango da Kultur Leioako Auditoriumean gaueko 21.00etan, eta sarrera, 12 eurokoa, bertan eskuratu beharko dute entzuleek.
Duen ahots gaztearen freskotasunarekin, hasieran naturaltasunagatik liluratu gintuen; gero, Portugaleko memoria kolektiboa antzinako arrakasten bilduma baten bidez azaleratzeagatik; eta, azkenik, bere izaeragatik, egin dituen konposizioengatik eta duen nortasunagatik.
Mafalda fadoaren bitartez agertzen zaigu, eta errepertorioa zabaltzeko beharra dauka, aletxoa emanez bere herrialdeko kulturari. Kontinente bakoitzean marka bat uzten du: inspirazioa ekarri zion iraganekoa, bizi duen orainaldikoa, eta lortu nahi duen etorkizunekoa.