Zorionak!
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Abenduaren 23a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-12-10 Zure zerbitzu eta babeserako
SMS comerciantes / Merkatarien SMSa

Badakigu zein garrantzitsua den gure herriko dendentzat Gabonetako kanpaina, beraz, Leioako Udalak gure dendarien segurtasunerako dispositibo berezi bat jarriko du martxan egun horietan.

Horretarako, Udaltzaingoaren bidez, zaintza indartuko da, dendak dauden guneetan bereziki, lapurretak ekiditeko asmoz. Gabonetan salmenta onak egotea nahi dugu, beraz, gure dendariei babesa eman nahi diegu, segurtasun handiagoa emanez.

Halaber, tokiko Poliziak SMS bidalketa sistema bat jarriko du martxan, dendari guztiei Leioan gertatzen diren lapurreten berri emateko. Horrela, jakinaren gainean egongo dira eta neurriak hartu ahal izango dituzte.

Horregatik guztiagatik, ekimen honetan parte hartzeko interesa duzuen dendari guztioi parte hartzeko eskatu nahi dizuegu. Elkarren laguntzaz, Gabonetako kanpaina hau arrakastatsua izatea lortuko dugu.

Informazio gehiago:

Merkatarien SMSa

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa