Zorionak!
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Abenduaren 23a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-12-10 Zaintza kanpaina berezia jarriko du martxan Leioak Gabonetan
zaintza / zaintza

Gabonetako kanpainarekin batera, Leioako Udalak zaintza kanpaina berezia jarriko du martxan, herriko denden segurtasuna bermatzeko. Egun horietan salmenta gehiago izaten dira; beraz, urteko beste sasoi batzuetan baino diru gehiago biltzen da, batez ere jostailu, bitxi, janari eta opari dendetan.

Egoera hau erakargarria izan daiteke lapurretak egiteko. Hori da Herritarren Segurtasun Arloaren eta Udaltzaingoaren izenean ekidin nahi dena. Horretarako, poliziaren presentzia nabariagoa izango da, batez ere dendak dauden guneetan.

Horregatik, urte sasoi honetan arrisku egoeran daudela uste duten dendariak (salmenta gehiago, esku-diru gehiago) Leioako Udaltzaingoarekin harremanetan jar daitezen nahi dugu. Horrela, data horietan arreta berezia jarriko zaie.

Bestalde, eta Udaltzaingoaren eta dendarien arteko komunikazioa hobea eta zuzenagoa izan dadin, SMS zerbitzua ezarri berri da. Horren bidez, udaltzainek herrian edo inguruan gertatu diren lapurreten berri emango diete zerrendan dauden dendariei. Non izan den eta lapurretaren edo lapurren ezaugarrien berri emango dute, beste xehetasun batzuen artean.

Mezu horien bidez, dendariei berehalako informazioa ematea da asmoa, eta gerta daitezkeen lapurreten aurrean erne egon daitezen eskatzea. Zerbitzu honetan parte hartzeko interesa duten dendariek izena emateko inprimakia bete dezakete Udaltzaingoan, edo Leioako Udalaren web orritik deskargatu (www.leioa.eu), eta ondoren Udaltzaingoaren bulegoetan entregatu. Leioako Merkatarien Elkarteko kide diren dendek Elkartearen bidez eman ahal izango dute izena.

Informazio gehiago:

Merkatarien SMSa

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa