Zorionak!
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Abenduaren 23a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-11-30 Euskararen eguna ospatzeko ekintzak hasi dira jada
euskara / euskara

Euskararen Nazioarteko Eguna urtero abenduaren 3an ospatzen da, baina eguna heldu baino lehenago ere hainbat ekitaldi izaten dira Leioan egun berezi hau behar bezala ospatzeko eta gure hizkuntzari duen garrantzia emateko.

Bihar, azkeazkena, abenduak 1, arratsaldeko 19.00etan Jon Urrazaren “bestela ondo....ezta?” antzezlana izango dugu ikusgai Mastitxu udal Euskaltegian. Ostegunean berriz, Kandelazubietako kiroldegian hainbat gauza batuko dira, TOR magoa alde batetik 18.00etan, eta bestetik 19.30ean Erdizka Lauetan taldearekin dantzatuko dugu. Guzti honen ostean mokadutxua eskainiko da indarrak hartzeko.

Ostiralean, abenduaren 3an, izango da Euskararen Eguna toki guztietan. Leioan ekitaldi berezi bat prestatu izan nahi da, Peru Abarcaren liburua irakurriko da jendaurrean herriko hanbat lagunen partez. Hau goizeko 12.00etan izango da Kultur Leioan.

Baina egun honekin ez da dena amaituko....asteburu osoan zehar zinea euskaraz izango da ikusgai Kultur Leioan; 17.30ean Midas Erregearen Altxorra eta 20.00etan Izarraren argia.

Erlazionatutako dokumentuak:

Informazioa (pdf, 134 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa