Zorionak!
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Abenduaren 23a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-11-23 Emakumeenganako indarkeriaren kontra azaldu zaitez Azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna
25 noviembre / Azaroak 25

Leioako Udalak hainbat programa eta zerbitzu eskaintzen ditu urtean zehar Emakumeenganako Indarkeria baztertzen eta honen kontra borrokatzen laguntzeko. Baina lan guzti hau, azaroaren 25ean kutsu berezia hartzen du, egun honetan ospatzen delako nazioarte mailan indarkeria mota honen kontrako eguna.

Aurten, ohiko elkarretaratzea antolatu du Udalak. Oraingoan arratsaldeko 18.30ean izango da Boulebarrean, guztiak batera salaketa egiteko unea. Baina honetaz gain beste ekintza batzuk ere jarri dira martxan Udaleko Berdintasun Sailetik egun hau borobiltzeko.

Alde batetik, etxeetara bidaliko da liburuxka bat. Bertan genero indarkeri bat ematen denean eman beharreko pausuak zehazten dira, bai biktimen aldetik egin beharrekoa eta baita gainontzeko herritarrek, lekukoak bihurtuz, egin beharrekoa.

Bestetik, aurtengo berrikuntza garrantzitsuena herriko hainbat gizonek eratutako Dekalogoa dugu. Duela urte pare bat Udalak elkartu zituen Leioako hainbat gizon eta guztien artean indarkeria mota honen kontrako zeozer egin beharko zela adostu zuten eta horrela sortu da Dekalogoa. Bertan eurek gizon eta herritar modura genero indarkeri honen kontra egiteko hartutako konprimosoak azaltzen dute.

¿Zer da genero indarkeria?

Emakumea izateagatik jasandako edozein ekintza bortitz, baldin eta ekintza horrek emakumeari kalte fisiko, sexual edo psikologikoa edo sufrimendua ekartzen badio edo ekar badiezaioke. Jokaera horien artean sartuko dira emakumea ekintza horiek egitearekin mehatxatzea, hertsapenak egitea edo askatasuna arbitrarioki kentzea, bizitza publikoan edo pribatuan.

Genero-indarkeria emakumeen eta gizonen artean historian izandako botere-harremanen desberdintasunaren seinale da.

Indarkeri mota desberdinak

- Fisikoa. Indarkeria fisikoa hirugarren pertsonak objetiboki pertzibitu dezaketena da. Hau da, azalean aztarnak uzten dituena, hala nola, ostikadak, puñetazoak, haginkadak… eragiten dutena.
Beste indarkeria mota batzuekin konparatuz frogagarriagoa (ikusi dezakegu) denez kaltetua kontzientzia hartzea errazagoa da. Hau gizarteki eta juridikoki oso ezaguna den indarkeria mota da eta ondorioz, ekiditzeko eta haren kontrako errekurtzoak hartzeko ‘erreztasun’ gehiago dago, adibidez, indarkeria psikologikoarekin konparatuz, hain ezaguna ez delako.

- Psikologikoa Indarkeri mota hau ekidiezina da beste indarkeria mota bat dagoenean. Mehatxuetan, irainketan, emakumearen iritzia eta esfortzuak gutxieztean, apalkuntzan… oinarritzen da. Honek manipulazio izugarri bat dakar emakumearengan. Indarkeria mota honen ondorioz, errudun eta babesarik gabe sentiarazten da biktima, eta beraz, erasotzailea kaltetua gehiago menperatuko du, bere helburua lortuz, menderazioa.

Indarkeria mota honen barruan beste bi bereizketa egin ditzakegu; indarkeria ekonomikoa eta indarkeria soziala. Lehenengo honetan erasotzaileak diruaren bitartez bere biktima menderatzen sahiatzen da, lan egiten debakatuz, lortutako dirua eskatuz... Indarkeria 'soziala'n berriz, biktimaren bizitza sozialarekin bukatzen sahiatzen da erasotzailea. Familiarengandik, lagunengandik... biktima hurruntzen sahiatzen du, haren ihesbideak murriztuz.

2010 datuak Leioan

1. Salaketak: 2010. urte honetan Leioako Udaltzaingoak genero indarkeria dela eta 50 salatu ditu.

2. Biktimentzako babesa: Leioako udaltzainek egun 6 kasu desberdinekin dabiltzate babesa eskaintzen. Babes neurri hauek Epaitegiak ezarritakoak dira, adibidez, biktimenganako 500 metrotako distantzia mantentzeak erasotzaileak, inolako komunikaziorik ez izatea biktimekin...

3. Zigor hausteak: Urte honetan epaitegietan salatu diren zigor hausteak hiru izan dira Leioan. Azpimarragarria da hauetariko kasu bat, non zigor hauste honek biktimaren onespena zuen.

Erlazionatutako dokumentuak:

Konpromiso dekalogoa (pdf, 93 kb)

Emakumeei zuzendutako Arreta Zerbitzuak (pdf, 604 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa