Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 17a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-11-22 Baloreak, Prebentzioa eta Jolasa
Futuroscope / Futuroscope

Leioako Barandian BHI, Artaza-Romo BHI eta Betiko Ikastola Kliketaklik lehiaketa teknologiko-kulturalaren partaide dira. Ikasleek taldeka lan egiten dute antolatzaileek proposatutako proba batzuetan. Proba horiek gainditzeko teknologia berrietako azken tresnak erabili behar dituzte DBHko 3. mailako gazteek, hala nola bideo-konferentziak, galdetegiak on line, blog batera MP3 grabazioak igo eta blogaren bidez beste ikastetxeetako ikasleekin iritziak elkartrukatu, twitter-era informazioak igo, google bilatzailearen bidez altzorraren bila joan...

Eta hori guztia hainbat balore landuz eta hainbat arrisku prebenituz: hainbat gai ekologiko, klima aldaketa prebenitze aldera; sare sozialen analisi kritikoa (pribatutasun kontzeptua, ciberbulling...) eztabaiden bidez; drogen arriskuak; eta abar luze bat.

Lehiaketak urritik apirilera iraungo du. Eta sariak honako hauek dira:

• 1goa: FUTUROSCOPEra asteburuko bidaia, ostatua eta parke tematikorako 24 sarrera barne direlarik.
• 2garrena: 24 MP4
• 3garrena: 24 kamara digital

Horretaz gain, hilabetero ordenagailu portatil bat lehen postua lortzen duen ikastetxerako.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa