Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 17a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-11-19 Haurtxoentzako antzerki zikloa Haurtxoentzako III. Antzerki Zikloa Kultur Leioan
On Off / On Off

Zure umea eta zu antzerkian esperientzia magikoa izatea nahi baduzu hurbildu zaitez asteburu honetan Kultur Leioara. Bertan 0 eta 3 urte bitarteko umeentzat zuzendutako “Lehen aldia” antzerki zikloa izango da.

On Off - Teatro La Baracca (Italia)

Bonbillak pizten eta itzaltzen diren bitartean, musika eta mugimenduak nagusitzen dira, dantza bat sortuz. Lanparak, bonbillak eta kableak eraldatu egiten dira, eta loreen, koilaren, dantzarien, kandelen, karruselen eta abarren forma hartzen dute, edo aita, ama edo ume dira.

Ikuskizun honek umeek argien inguruan duten jakin-minari, eta estimulatu egiten du interes hori. Jolasa da, eta, era berean, iluntasunari eta gauari beldurrik ez izateko modua ere bada.

Non: Ambigú
Noiz: 2010-11-20
Ordutegia: 12:00 - 18:00 etan
Sarrera: 4 euro

Río de Luna - Da. Te Danza (Andalucía)

Dantzaren bitartez, eta modu poetikoan, haurtxoek munduarekin duten lehen topaketa isla¬tzen da, eta, batez ere, amarekin duten topaketa. Nola sentitzen dituzte argia, objektuak, soinua, mugimendua?

Energia positiboz betetako ikuskizuna da, erreka baten bizitza bezala haziz doana, dan¬tzak umeen bilakaeraren berri ematen digun bitartean: mugimendua, katuka ibiltzea, lehen urratsak eta naturaren deskubrimendua. Esperientziak sentsazio bihurtzen dira, eta “Río de Luna” lanak koloreari eta argiari lotutako mugimendua erakusten digu.

Non: Ambigú
Noiz: 2010-11-21
Ordutegia: 12:00 - 18:00 etan
Sarrera: 4 euro

Informazio gehiago:

Kultur Leioa

Erlazionatutako dokumentuak:

Liburuxka (pdf, 138 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa